[JUDO] Gabiriko Udaberriko Judo jaialdia

Kaixo guztioi.
logo
Maitzaren 7an, Gabiriko frontoian, Gabiriko Udaberriko Judo Jaialdia antolatu genuen. Bertara Azpieti, Arrasate, Ondarroa, Eibar, Legazpi, Zumarraga eta Gabiritik 5 eta 13 urte bitarteko 150 gazte hurbildu ziren judoaz gozatzera.
IMG_4071
Jaialdia musikaz lagundutako beroketa txiki batekin hasi zen. Denek saltoka eta erdi dantzan gorputza mugitzen hasi ziren. Musikaren ekintza amaitutzat emanda, jolas batzuekin jarraitu zuen ekitaldia, beroketa lanari amaiera emanez. Jolasak era gero randoriek jaso zuten jaialdiaren arreta; adinez sailkaturik gure gaztetxoek taldeka biltzen joan ziren eta jolas moduan judoaz bikain gozatu zuten. Amairan denek jaso zuten, beren saria, ongi merezitako tortila pintxoa eta zumo bikain bat.
Eskerrak eman nahi diegu, alde batetik, jaialdi honetan parte hartu zuten guztiei eta bestetik, Gabiriko neska – mutilen gurasoei eskaini ziguten laguntza guztiarengatik. Txikientzako torila pintxo pila prestatu baitzituzten bere borondate guztiarekin.
Hurrengoan ere espero degu izandako arrakasta berdina izatea.