2021-2022 denboraldia martxan

Zailtasunak bidean topatzen ditugunean bi aukera ditugu: etsi edo zailtasunari aurre egin. 

2020. urtea OSO ZAILA izan da gure klubean eta gezurra esango genuke desagertzeko zorian egon garela esango ez bagenu.

Gure taldeko kide guztien laguntzarekin, Kirol Zinegotziaren laguntzarekin,  Legazpiko Udalaren Laguntzarekin, Haztegi Ikastolako zuzendaria denaren laguntzarekin, bidean topatu ditugun zailtasun guztiei aurre egin diegu eta hona hemen emaitzak.

2021. urteko denboraldi berria hasi behar degu, MKL Estudioak diseinatutako klubeko web orri eta marka irudi berria estreinatuz.

Denboraldia hau, inoiz baino gogo gehiagorekin hasi nahi degu!

PREST ZAUDETE erronkari aurre egiteko?

Legazpi Judo