21/22 DENBORALDI AMAIERA

Kaixo.

Denboraldi hau gure klubean izan dugun denboraldirik latzenetarikoa izan da. Bi urte luze eman ditugu etengabeko ziurgabetasunean, eta denboraldi hau izan da «normaltasun berriaren» barruan izan dugun lehena.

Lehiaketetara itzuli gara, berriro bidaiatu dugu, teknifikazio ikastaroetara itzuli gara eta gure Judo eta Jiu Jitsua berriz praktikatu ditugu.

21/22 denboraldiaren amaiera iritsi da eta denboraldi bizi honi amaiera emateko Judo Legazpi klubaren GUARDIA BERRIA aurkeztea otu zaigu. Gure 7 judokek judoko 1 DANa lortu dute ekainaren 18an Tolosako Usabal Kiroldegian. Ezin da haietaz harroago egon; atzetik datozen judoka guztientzat erreferente bihurtu dira.

Zorionak Unai, Eneko, Ruben, Manex, Endika, Beñat eta Damian!!!

Oporrrak merezita, disfrutatu eta Irailean berriro ikusiko degu elkar.