Denboraldi hasiera paregabea

Etapa berri baten hastapenak beti dira onak; Ilusioa, indarra, dagoeneko dituzun lagunak eta hurbiltzen ari diren berriak. 21/22 denboraldi hau modu bikainean hasi da gure klubarentzat.

Ez dago hitzik azaltzeko zer harrera izan dugun klubean denboraldi honetan, bai eskola-adinean dauden Judoken aldetik baita Judoka Federatuen eskutik.

Tatamia %100 martxan izanik, talde erdiak beteta (L1, L2, L3 eta L6), beste erdiak ia beteta (L4 eta L5), 5 entrenatzaile eta dagoeneko martxan dauden lehiaketekin ezin gara lasaitu.

Aurten Jiu Jitsua gaztetxoekin (L4 eta L5) lanean hasi garela azpimarratu nahi degu, etorkizunean lehiaketarako talde egokia sortu ahal izateko.

Klubetik ESKERTU nahi genuke gurekin jarraitzen duten judoka guztiei, ONGI ETORRIA eman hasi diren Judoka berri guztiei eta TITULODUN eta FEDERATUTATKO entrenatzaileekin, sasoian jarri, arte martzial bat ikasi (Judo, Jiu Jtsu edo Defentsa Pertsonala) giro dibertigarri eta lagunkoian, jende bikainarekin… azken finean kirola egin nahi duten pertsona guztiei GONBIDAPENA luzatu nahi genieke gurera etortzeko. Web gunean, sare sozialetan edo gure tatamian bertan topatu ahalko gaituzue.

Mila ESKER denoi!

 

Gure entrenatzaileak
Gure lan tresnak
Gazteentzat Jiu Jitsua
Gazteentzat Judoa
Randori Ne Waza
.
Beroketa
Previous
Next